XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Salerosketaren irudi zeinugarri hauen bidez baserritarrak lekutu egin du bere buru ekonomikoa.
Urteroko eszenario harriskutsu horietan animaliez baliatuaz, tratoari dagokion giza-harremanen planing topografiko osotu xamar bat lortu du.
Fantasiako jolas batean animaliak saltoka eta harreman higikorretan ariko balira bezala ari zaizkio baserritarrari higitzen imajin sinbolikoak bere barnean dantzan: muturrez-mutur, ostu-ostuka, ez mezean, zehar-meharka.
Imajin guzti hauez osatzen da bere pentsakera.
Berea ez da mekanismo juridiko-formalik, eztare ekonomi-marketing-ezkorik.
Ez da silogismoa, ez da inolako mekanismoa, zoomorfismoa baizik.
Horrexegatik tratoaren inguruko imajinerian, lotura sentikor batek kateatzen ditu aberearen deskripzio zehatza eta lan-nekearen oroitzapena.
Bihotzeragina da arrazoipide bakarra, eta ez arrazoinamendu logikoa.
Tratuan azaltzen den montura, batzuetan gizajo eta bestetan madarikatu izaten da; ondorio logikorik ez zaigu eskeiniko, baina bai ordea imajin utilitario asko.
Tratua ez da merkatuko eskaintza-eskari lege itsuek neurtzen duten sal-erosketa bat, baizik diskutsio bat eta elkarren arteko interesen tira-bira sentikor bat.
esaten zuen